Sourire et lutte / Irrifarra eta borroka

Sourire et lutte

3 décembre, lundi.
Aujourd’hui, je me suis réveillé avec d’enthousiasme et je suis sorti fort de la chaleur entre les linceuls, car aujourd’hui c’est un jour spécial, inhabituel, un de ces jours-ci qu’on souligne dans le calendrier. Depuis que je me suis réveillé, j’ai un de mes yeux sur le Pays Basque, et plus précisément, sur Usurbil, le village où je suis né et a vécu jusqu’à maintenant. Tandis que l’autre œil, je l’ai sur Topas (État espagnol), sur l’entrée du prison. Après de passer un long et sévère peine de dix-huit ans et demi, l’habitant de Usurbil Ramon Uribe Navarro va quitter le prison de Topas et il sera entre nous. Dès le matin, j’ai tout le moment dans la tête le moment où Ramon va s’embrasser passionnément avec sa famille et ses amis à la sortie du prison, et/ou l’accueil chaleureux que Ramon va recevoir à Usurbil. Dans quelques heures il va arriver le moment qui va devenir ce jour en spéciale. J’attends donc ce moment impatient.

Soudain, je reçois un message que j’attends depuis les dernières semaines. Mais dès que j’ ai commencé à le lire, il efface le sourire de mon visage, mes yeux deviennent rouges et la première larme se glisse sur ma joue. Le message dit qu’au moment où Ramon était sur le point de sortir, ils lui ont appliqué la doctrine 197/2006 (connu également comme la doctrine « Parot »), et que l’application de la peine est prolongée jusqu’au 24 mai 2024. Ainsi, celui qui devait être le voyage de retour de Ramon, va continuer à être le voyage de milliers de kilométres pour que la famille et les amis de Ramon devront faire pour le visiter. Ce jour-là aussi, une autre fois, la fantôme de la doctrine 197/2006 gardera une autre lit vide au Pays Basque.

La doctrine 197/2006 était appliquée la première fois en 2006 par la Tribunal Suprême espagnole avait appliqué au prisonnier politique basque Unai Parot. En conséquence de cette doctrine, dans le cas des prisonniers condamnés par le code pénal de 1973, des rédemptions ou des avantages de prison sont appliqués à la peine totale, et pas à un total maximum de 30 ans que les prisonniers sont soumis comme c’était le cas auparavant. En d’autres termes, des rédemptions qui sont donnés aux prisonniers sont détruites « de facto » pour les prisonniers qui ont des peines de plus de 30 ans de prison, et la peine se devient de 30 ans de prison. Cette doctrine permet donc la mise en œuvre de la réclusion à perpétuité des prisonniers politiques basques, et pour leurs familiers qui sont oubliés à faire des milliers de kilomètres chaque week-end pour les visiter. Une fois de plus, la politique pénitentiaire espagnole qui devait être fondé sur la justice, on peut clairement voir qu’il est basé sur la vengeance. La sentence qui avait d’abord été appliquée à Unai Parot, ces derniers ans il est devenu un cauchemar pour plusieurs prisonniers politiques basques, et aujourd’hui la doctrine est appliquée à 65 personnes, 66 avec Ramon.

Cependant, les ciments qui tiennent cette vengeur doctrine commencent à se déplacer. En juillet, le recours qui était mis à la doctrine 197/2006 par la prisonnière politique basque Ines del Rio était arrivé à la Cour de Strasbou était emmené à une instance juridique européenne. Ce cour a accepté de manière unanime ce recours, remarquant que l’application de la doctrine 197/2006 enfreindrait les droits de l’homme des prisonniers politiques basques et que la doctrine devait être donc immédiatement dérogé. Cependant, maintenant, l’État espagnole a une attitude contraire et il l’a encore otage à Ines del Rio, et il a mis en recours au Cour de Strasbourg. En outre, le niveau de cruauté a été augmenté avec la application de la réclusion à perpétuité à Ramon, parce que c’est la première fois qu’ils applique la doctrine 197/2006 depuis l’État espagnol était condamné pour le cas d’Ines de Rio. Ainsi, le gouvernement espagnol continue de boire à la fontaine de la vengeance, montrant l’intention de continuer à violer les droits fondamentaux des prisonniers politiques basques.

Au-delà des conséquences graves et injustes que l’application de la perpétuité les a au niveau personnel, la décision est contraire au processus de solution du conflit au Pays Basque. Il s’agit d’une pas très grave dans le sens contraire de la paix, qui est situé dans les critères de vengeance , et une décision violente tant que les droits de l’homme sont enfreintes. Ne correspond pas à la nouvelle ère politique au Pays Basque. Par conséquent, malgré le fait que les gouvernements de Madrid et Paris continuent sourds, il est nécessaire de respecter la haut et forte demande que la majorité de la société basque fait, c’est à dire, de mettre dans le sens de la solution la politique pénitentiaire, expirant la doctrine 197/2006 entre autres choses.

Le bouquet de fleurs que Ramon devait recevoir n’a pas réussi de goûter la chaleur de ses mains, mais pour arriver rapidement au jour où ça sera possible, il est nécessaire de multiplier toutes les forces, et grâce aux initiatives et mobilisations, accroître la confrontation avec des gouvernements espagnol et français afin de libérer tous les prisonniers qui sont soumis à la doctrine 197/2006. Dans ce chemin, nous avons le prochain rendez-vous le 12 janvier à Bilbo (Pays Basque). Et n’oublions pas ce que Ramon a dit: « Sourire et lutte ! ».

——

 

Irrifarra eta borroka

 Abenduak 3, astelehena. Gaurkoan gogo biziz esnatu eta indartsu atera naiz izaren arteko berotasunetik, egun berezia baita gaurkoa, ez ohikoa, aspalditik egutegian borobildurik izaten den egun horietakoa. Esnatu naizenetik Euskal Herriari eta zehazki, ni jaio eta orain arte bizi izan naizen herriari, Usurbili, so jarri naiz begi batekin. Beste begia aldiz, Topasi (espainiar Estatua) begira dut, bertako espetxearen atariari hain zuzen ere. Hemezortzi urte eta erdiko zigor luze bezain latza igaro ondoren, Topasko espetxea atzean utzi eta gurekin izango dugu berriz ere Ramon Uribe Navarro usurbildarra. Goizean goizetik, buruan joan-etorrian darabilkit Ramonek espetxearen kanpoaldean bere senide eta lagunei emango dien besarkada sutsu eta estuaren unea, edota Ramonek berak Usurbilen jasoko duen ongietorri beroa. Ordu gutxien buruan iritsiko da egun hau berezi bilakatuko duen une hori. Eta adi adi jarri naiz une horren zain.

Halako batean, jaso dut azken asteetan zain egon naizen mezu hori. Ireki eta irakurtzen hasi orduko ordea, irrifarra ezabatu zait aurpegitik, begiak gorritu eta masailean behera irrist egin du lehen malkoak. Ramon irtetear zegoen unean bertan, 197/2006 doktrina (“Parot” doktrina ere deiturikoa) aplikatu diotela dio, zigorra 2024ko maiatzaren 24ra arte luzatu diotelarik. Horrela, Ramonen etorrerako bidaia behar zuenak, senide eta lagunek Ramonekin egoteko egin beharko duten joan-etorriko milaka kilometroko bidaia izaten segituko du. Gaurko honetan, berriz ere, 197/2006ko doktrinaren mamuak Euskal Herriko beste ohe bat hutsik mantenduko du.

 197/2006 doktrina, Espainiako Auzitegi Gorenak 2006ean Unai Parot euskal preso politikoari aplikatu zion lehen aldiz. Doktrina honen ondorioz, 1973ko Zigor Kodearekin zigortutako presoen kasuan, espetxe-onurak edo erredentzioak espetxe-zigor bakoitzari aplikatzen zaizkio, eta ez guztira bete beharko liratekeen gehienezko 30 urteko kopuruari, ordura arte egiten zen bezala. Hau da, doktrina honen aplikazioarekin, 30 urtetik gorako espetxe-zigorrak dituzten presoei emandako erredentzioak « de fakto » deuseztatu, eta espetxe-zigorra 30 urtera arte luzatzen da. Alta, doktrina honek bizi arteko zigorra ezartzea ahalbidetzen du euskal preso politikoekiko, eta beraiek bisitatzeko astebururo milaka kilometro egiten dituzten senideekiko. Beste behin ere, justizian oinarritu beharko lukeen espetxe-politika, espainiar Estatuan mendekuan oinarritzen dela argi eta garbi ikus dezakegu. Hasiera batean Unai Paroti aplikatutako sententzia hura, euskal preso politiko andanaren amesgaizto bilakatu da azken urteetan, gaur egun, 65 direlarik doktrina horren pean espainiar Estatuko ziegetan bahituak dituztenak, 66 Ramonekin.

Hala ere, doktrina mendekatzaile hau sostengatzen duten lurrak mugitzen hasiak dira. Pasa den uztailean, Ines del Rio euskal preso politikoak 197/2006 doktrinari jarritako helegitea iritsi zen Estrasburgoko Auzitegira (Europako Giza Eskubideen Auzitegiak), doktrina honen afera europar instantzia judizialetaraino eramaten zen lehen kasua izan zelarik. Auzitegi honek helegite hau ahobatez onartu eta espainiar Estatuari Ines del Rio aske uzteko eskatu zion, besteak beste, 197/2006 doktrina aplikatuz euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzen zirela azpimarratuz eta berehala doktrina bertan behera utzi behar zela ere aipatuz. Hala ere, oraindik orain, espainiar Estatuak aurkako jarrera hartu eta Ines del Rio espetxean bahiturik mantentzen du, Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenari helegitea jarriz. Honez gain, krudelkeriaren eskalak beste maila bat areagotu du Ramoni bizi arteko zigorra ezarriz geroztik, Ines del Rioren kasua dela eta Estatu espainiarra kondenatu zutenetik lehen aldia baita 197/2006 sententzia aplikatzen dutela. Honela, espainiar Estatuak mendekuaren iturritik edaten darrai, euskal preso politikoen oinarrizko eskubideak urratzen jarraitzeko asmo irmoa azalduz.

Bizi arteko zigorra aplikatzeak maila pertsonalean dituen ondorio gordin eta bidegabeez harago, Euskal Herrian abiatutako konponbide prozesuaren aurka hartutako erabakia da. Bakearen aurkako norabidean emandako pausu guztiz larria da, mendekuaren irizpideetan kokatzen dena, eta giza eskubideen urratzailea den neurrian indarkeriazko erabakia. Euskal Herriaren aro politiko berriarekin ez dator inolaz bat. Horregatik, Madril eta Pariseko gobernuek entzungor jarraitzen duten arren, beharrezkoa da euskal jendartearen gehiengoak ozen aldarrikatzen duen eskaria betetzea, hots, espetxe politika konponbidearen norabidean jartzea, besteak beste, 197/2006 doktrina indargabetuz.

Ramonek jaso behar zuen lore sortak ez du bere eskuen berotasuna dastatzea lortu, baina egun hori azkar irits dadin, beharrezkoa da denon indarrak biderkatu, eta ekimen eta mobilizazioen bidez, espainiar eta frantziar Gobernuekiko konfrontazioa areagotzea, 197/2006 doktrina jasaten duten preso guztiak aska ditzaten. Bide honetan, urtarrilaren 12an Bilbon izango dugu hurrengo zita. Eta ez dezagun ahaztu Ramonek esandakoa: “Irrifarra eta borroka!”.

2 COMMENTS

Bonjour, laissez ici votre commentaire

Ce site utilise Akismet pour réduire les indésirables. En savoir plus sur comment les données de vos commentaires sont utilisées.